Els Masos d'en Coll
17257-Llabià
Baix Empordà
Girona

info@elsmasosdencoll.com
Tel/fax 0034.972.76.18.06
Tel. 0034.630.73.42.47

 


IDIOMA-LANGUE
Català

Español Français
English Euskara

Els Masos d’en Coll
Mas Pou eta Mas Llop izeneko etxaldeek osatzen dute Els Masos d’en Coll eremua. Bi etxalde hauek, Coll familiaren jabegoa dira eta Emporda-ren erdigunean kokatzen dira. Leku horrek bi aukera eskaintzen ditu, alde batetik, Mas Llop-eko landaetxea alkilatzea edo bestetik, Mas Pou-eko sei logeletako bat hartzea.
Hondartza eta eskualdeko barnekaldearen artean kokatua, soroek inguratzen dute. Denatik hurbil eta aldi berean denatik urrun geratzen den lekua da.
Bertaratzean etxe hauen isiltasunarekin harrituta geldituko gara. Espazio handiak aurkituko ditugu bai barnean eta baita kanpo aldean ere. Haurrendako jostalekua, bi igerileku, pausatzeko saloiak edo biltzeko aretoak (proiektuan gimnasioa eta sauna)… Granjan dauden abereak ikus daitezke baita baratza ere.
Kirol jarduerak ziurtatuta daude, etxe ingurutik egin daitezkeen irteerak, ibilaldi zailagoak GR-92 bidetik, globoan hegaldia edo eta belauntzian ibili. Zure esku dago aukeraketa egitea.
Bisita kulturalak gustuko badituzu aukera zabala duzu bertan. Iberiar herexak (Ullastret), erdi aroko herriak (Peratallada, Pals, Cruïlles, Monells…), parke naturalak (Illes Medes, Aiguamolls de l’Empordà), gazteluak (del Montgrí, Sant Pere de Roda, de la Bisbal), museoak (del Montgrí, Montgrí mendian aurkitutako aztarna prehistorikoak, del Suro Palafrugell-en, Terracota-ko Bisbal), eta “Daliren triangelua”, Figueras-eko Dali museoa barne.
Els Masos d’en Coll, pausatzeko eta egunerokotasunean ezagutzen dugun estresaz eta zalapartaz ahanzteko aproposa da.
Els Masos d’en Coll, bakarrik, bikotean, familian edo lagunekin besta egun batzu pasatzeko leku ezin hobea da. Haurrek, granjako abereekin, umeendako parkean, igerilekuan edo sasoiari lotuta eskaintzen ditugun aktibidadeetan bikain pasako dute.
Hemen hautaketa ona egiteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, kokapena, argazkiak, prezioak, eskaintzak, egin daitezkeen aktibidadeak, familia ezagutu eta erreserba on-line egiteko aukera izanen duzue.
Zure zai gaude.


OSTATUA